ostirala, urria 31, 2014

Adimena eta depresioa



~Beti esan dute adimena eta depresioa eskutik doazela, bueno hau Einstein eta bere terapeutaren argazki bat da.~

Maialen Mutuberria

HALOWEEN **

HALLOWEEN FESTA


Wapa baino wapago jun nahi duzu gaurko halloween- eko parrandara? Hona hemen apaintzeko eredu batzuk!
























Eta ez ahaztu zure maskota apaintzeaz!






IRAKASLEEN BEGIBISTA AZTERTZEN



Irakasle bat betaurrekorik gabe ikustea arraroa egiten zaigu... konproba ezazu nolako begibista duzun!

 Ze zenbaki ikusten dituzu ondorengo borobiletan?


test color vista 29test color vista 25



test color vista 45test color vista 56

test color vista 8
     test color vista 5-2  









test color vista 6










New Yorken emakume batek bere 10 orduko ibileran jasandako jazarpen matxista. Ikusgarria.

EUSKAL HERRIKO ALBISTEAK

XXXII. Euskal Antzerki Topaketa

Gaur emango diote hasiera Azpeitian XXXII.Euskal Antzerki Topaketari. Gaurtik hasita, datozen lau asteetan euskarazko antzerkiez gozatzeko aukera izango du nahi duen orok. 

Haur, gazte zein heldu. Antzerkizale izan zein ez, aukera paregabea eskaintzen digu Azpeitiko udaleko Kultur Batzordeak hurrengo lau asteetarako. Aurtengo honetan gainera, Gaztetxeak antolatzen duen antzerki alternatiboaren zikloari ere hasiera emango diote eta beraz, gaztetxea ere eszenatoki bihurtuko da egun batzuetarako.

Bi estreinaldi izango ditugu oraingo honetan ikusgai. Hasteko, Kamikaz koletkiboak sortutako "Euli giro" antzerkia, Uxue Alberdi elgoibardarraren liburuan oinarritutako antzezlana. Eta bestetik, "Non gaude?" Azpeitiko Lakrikun antzerki taldearen eskutik. Azkeneko hau, aurrez burututako "Greban gaude" eta "Prest gaude!" obren hirugarren zatia izango da. Estreinaldiez gain, "Arrastoak" eta "Arkimedesen printzipioa" izango ditugu oholtzan, besteak beste.

Bestalde, antzerki alternatiboarekin zikloa antolatu dute. Orain arte, ostegunetan soilik burutzen zen ekimen hau, baina kemen eta ausardia handiarekin, topaketa honetarako ziklo bat antolatzea pentsatu zuten, aurrez esan bezala Gaztetxea eszenatoki bihurtuz.

Eta ez hori bakarrik! Inguruko herrietako txikienentzat ere azaroaren 10, 11 eta 12an, antzezlanak izango dira Orioko, Azpeitiko, Bermeoko nahiz Beasaingo haurren eskutik.

Hona hemen egitarau osoa:

Urriak 31, ostirala: Kamikaz Kolektiboaren Euli giro antzerkia helduentzat (estreinaldia). 21:30ean Soreasu antzokian.
Azaroak 1, zapatua: Tartean teatroaren Pankreas antzerkia helduentzat. 21:30ean Soreasu antzokian.
Azaroak 2, igandea: II. Antzerki Eskolen Eguna, 12:00etan plazan. 18:00etan Soreasu antzokian, Eidabe Kultur Elkartearen Egun berri bat lana haur eta helduentzat.
Azaroak 7, ostirala: Masakarada taldearen Arkimedesen printzipioa lana helduentzat. 21:30ean Soreasu antzokian.
Azaroak 8, zapatua: Lakrikun antzerki taldearen Non gaude? obra helduentzat (estreinaldia). 21:30ean Soreasu antzokian.
Azaroak 9, igandea: Txalo taldearen Molli Malonen ipuin sinestezina obra haur nahiz helduentzat. 18:00etan Soreasu antzokian.
Azaroak 10, 11 eta 12 (astelehena, asteartea eta asteazkena): Ikasleei zuzendutako antzerkia.
Azaroak 14, ostirala: Azpeitiko Emakumeen Tailerraren eskutik Orekaren desorekalana helduentzat. 21:30ean Soreasu antzokian.
Azaroak 15, zapatua: Dejabu panpin laborategiaren Arrastoak lana helduentzat. 21:30ean Soreasu antzokian.
Azaroak 16, igandea: Paraiso teatroaren Erpurutxo lana haur eta helduentzat. 18:00etan Soreasu antzokian.
Azaroak 20, osteguna: Eneritz Artetxeren Konpota lana (antzerki alternatiboa). 21:30ean Gaztetxean.
Azaroak 21, ostirala: Metrokoadroka taldearen Zertarako hegoak? antzerkia (antzerki alternatiboa). 21:30ean Gaztetxean.
Azaroak 22, zapatua: Higa antzerkiaren Espazio hutsak lana (antzerki alternatiboa). 21:30ean Gaztetxean.
Azaroak 23, igandea: Logela multimediaren Barbantxo 3D-ko obra. 18:00etan Soreasu antzokian.












GURE ALDIZKARIAREN LEHEN ALEA

HaLLOWEEN KUIAK!

Halloween festa




Asteburu honetan Halloween festa famatua ospatzen da Estatu Batuetan eta euskaldunbatzuek ere hau ospatu nahi izaten dute.

  • Ez dakizue nola apaindu asteburu honetan etxean jarri beharreko kuiak?                                        
Hona hemen adibide batzuk!:














































































Ea erabilgarriak egiten zaizkizuen!    ;)

HALLOWEEN OSO ANTZINAKO TRADIZIOA


Halloweenen lehen jatorria zeltek ospatutako "Samhain" izeneko jaia izan daitekeela pentsatzen da. Jai haren izena antzinako irlandako herri zeltetik dator eta «udaren bukaera» esan nahi  du.  Samhainean uzta garaiaren bukaera ospatzen zen, eta horrek zelten urte berria zekarren, urtaro ilunarekin hasten zena.
Antzinako zeltek jaia honekin mundu honetan eta hildakoen arteko lotura estutzen zela uste zuten, eta beraz izpiritu on zein txarrek zeharkatzea errazago zuten. Familiaren arbasoak gonbidatzen zituzten eta omentzen zituzten, izpiritu txarrak aldentzen zituzten bitartean. Uste denez jantzi eta mozorroen erabilera izpiritu txar hauek uxatzeko erabiltzen ziren. Helburua izpiritu txar baten itxura hartzea zen eta horrela ez zen minik jasotzen.
Samhainaren garaia negua prestatzeko momentua zen. Etxeetan elikagai nahiko eduki behar ziren. Suak egiten ziren garai hauetan, etxeko su nagusia ez ziren guztiak itzaltzen. Sakrifikatutako animalia guztien hezurrak ere sutara bota behar ziren. Praktika ohikoa zen ere igarleak egotea, horretarako behar ziren elikagai eta edariak hartuta. 
 Santu Guztien Egunaren bezperan, egunean bertan eta  Hilen Egunean Halloween jaiaren antzeko hainbat ohitura zeuden Euskal Herrian. Hain zuzen, kuiak hustutzea, janari eskean ibiltzea edo baserriz baserri kantuan ibiltzea ohitura izan dira herri askotan pasatako mendera arte. Ohikoa zen aldi berean mozorrotzea, askotan inauteritan erabiltzen ziren antzeko jantziekin.

Egilea: Iraitz Lizarralde

KLASE AFARIA!!! Azaroak 13

Kaixo gelakideak,

Pentsatu dugu Azaroaren 13an, osteguna, gelako afaria antolatzea Donostian. Aste osoan festa dakagunez, eta otsaila arte ikusiko ez garenez, gelako afari ederra egitea proposatzen dugu. Plana hurrengoa izango litzake, eta aukera ezberdinak proposatzen ditugu ZUEK BOZKATU DEZAZUTEN:
  1. Afaria: a) Bokatak; b) Taberna batean menua eskatu; c) Beste bat.
  2. Parranda: alde zaharra eta gero: a) Bataplan; b) Rotonda; c) Victoria eugenia; d) Beste bat.
ANIMA ZAITEZTE!!!

HAUR LITERATURA, GOMENDAGARRIAK DIREN LIBURUAK

Hona hemen haur eta gazte literaturan gomendagarriak iruditzen zaizkigun liburu eta ipuin batzuk. Ezagutu dugun bezala irizpide batzuen arabera aukeratu behar dira liburuak:

- Gure helburua betetzeko egokia izatea 
- Haurraren adina eta gaitasunari egokitzea
- Irudiak adierazgarriak izatea
- Hizkuntzaren trataera egokia izatea eta akatsik ez egotea
- Baliabide literarioak aberatsak izatea



"Piztiak Bizi diren Lekua", Maurice Sendak


Txilikuren "Katixa eta Kroko", 10 urtetik aurrera eta "Axa Mixa Zilarra" 6 urtetik aurrera


Anthony Browne-ren "Kezkamuxelak" , 6 urtetik aurrera



Sagrario Yarnoz eta J. Ormazabalen "Makilakixki", 6 urtetik aurrera


Jose Luis Cortes-en "Ipurditxo bihurritxo" 4 urtetik aurrera


 Ruben Ruiz Perezen "Anekdotak" 8 urtetik aurrera



"Madrechillona", Jutta Bauer idazlearena





Beste libururen bat gomendatu nahi baduzue, aurrera!
OSO ONGI ETORRIA IZANGO DA ZURE IRITZIA!!




Sara Mansilla, Maialen Leoz, Eneritz Pérez, Haizea Almaráz

Ilusio optikoak!

Begien aurrean dugun guztia erreala al da beti?

1. Begiratu erdian agertzen diren 4 puntuetara. Mantendu begirada minutu batez eta gero urrundu begirada pareta aldera. Ireki eta itxi begiak, zer ikusten duzu??


opticas 



 
2. Nor ikusten duzu?

imagenes




3. Zein kolorekoak dira puntuak?

 Ilusiones Ópticas (Megapost)



4.  Begiratu ezazu erdian dagoen puntua eta burua aurrera eta atzera mugitu. Zirkuluak bueltaka hasten dira ala ilusio bat da?

opticas



5. Zutik dauden lerroak zuzen al daude?

Ilusiones Ópticas (Megapost)


6. Bi irudi bakar batean. Biak ikusteko gai al zara?

opticas



Beraz, hau guztia ikusi eta gero, aurrerantzean ikusten duzun guztia sinistuko al duzu?
#Label1 { font-family: Tahoma; font-size:20px; }