TITIRIJAI
2014Jaialdia azaroaren 23an hasiko da eta azaroaren 30ean amaitu
Titirijaiko 32.jaialdian sartzera goaz, munduko txoko desberdinetatik bizidun txotxongiloak hurbilduko zaizkigu.Titirijai klasikoan 4 herrialdetako eta 5 autonomia-erkidegotako 11 konpainia izango ditugu, 43 ikuskizun eskeiniko dituztenak, 27 Tolosan, Donostian 16 (Altza eta Egian), Eibarren, Pasaian, Ordizian eta Sestaon.
Ikuskizunetara joatea gomendatzen dizuegu, ez itzazuela gal, txotxongiloen arte zoragarriarekin ederki pasako duzuela ziur gaude eta!
Gutako zenbait, praktiketan egongo garenez, ikuskizunen bat ikusteko aukera izango dugu eta umeen antzera gozatuko dugu.